JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

27/11/2014
KORTA-EKHI BIKOAK GASTEIZ-KO ERREGETZA MANTENDU NAHI DU

Egiguren eta Del Rio garaitu beharko dituzte horretarako bihar (19:30etan) ARABAKO FEDERAZIO SARIA lehiaketako finalean; aurrez Olha-Suso eta Iturbide-Leo bikoteek jokatuko dute 3. eta 4.posturakoa

Jai Alai World Tour barnean kokatutako II.PRO-AM edizioko laugarren finala bihar jokatuko da Gasteiz-ko Olave pilotalekuan. ARABAKO FEDERAZIO SARIA lortzekotan jokatuko dute Egiguren-Del Rio eta Korta-Ekhi bikoteek.
Partidua oso orekatua iragartzen da, batez ere, Korta zumaiarrak eta Ekhi gasteiztarrak erakutsi duten jokua tarteko. Biek GREEN CAPITAL saria irabazi zuten eta orduango lorpena berritu nahi dute FEDERAZIO KOPA irabazita. Partidu xamurrik ez dute izango, Egiguren bezalako aurrelari bat kontra izateak dena zailtzen baitu. Del Rio gaztea ere jokuan dago, indartsua da eta aurrean duen garantia ikusita ausardiaz beteta aterako da kantxara.
Finalerdiak bikainak izan ziren, jende ugari izan zen harmailetan eta horrek biharko giro bikaina iragartzen du. Finala maila handikoa izan liteke denek urduritasunak kanpoan utzi eta beren mailan jokatzen badute. Aurrez, hirugarren eta laugarren posturakoa jokatuko da. Bertan Olha-Suso eta Iturbide-Leo lehiatuko dira.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago