JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

29/11/2014
EGIGUREN-DEL RIO GARAILE GASTEIZ-EN

Bi jokotan (15-14, 15-9) hartu zituzten mendean Korta eta Ekhi final dotore baten ostean

Jai Alai World Tour barnean kokatutako II.PRO-AM edizioko laugarren finala, ARABAKO FEDERAZIO SARIA hain zuzen, Egiguren eta Del Rio gazteak lortu zuten bart. Final dotore eta orekatu baten ostean Korta eta Ekhi garaitu zituzten bi jokotan (15-14, 15-9).
Gasteizko Olave pilotalekuko harmailan itxura oso ona erakutsi zuten ia 400 ikusle batu baitziren bertan. Pilotari denek ‘krespoi’ beltza erabili zuten astelehen goizaldean zendutako Jabier Arkarazo gogoan.
Finala dotorea, kalitatezkoa eta orekatua izan zen, batez ere lehen jokoan. Atzean bi gasteiztarrek lehia gogorra mantendu zuten eta aurrean Korta zumaiarrak aurre egin zion Egiguren-eri. Lehen jokoa tantu bakar batez erabaki zen (15-14) eta emaitza horrek bigarrena baldintzatu zuen. Korta eta Ekhi-k beren Gasteiz-ko erregetza mantentzeko hurrengoa irabazi behar zuten derrigor eta ostera Egiguren eta Del Rio lasaitasunaren jabe egin ziren. Hori horrela, aurrelari donostiarrak beldur gabe arriskatu zuen bigarren jokoan eta jokaldi bikainak burutu. Julen gazteak ondo eutsi zion atzean eta 15-9koarekin atera zuten bigarrena ere, finala berenganatuaz.
Korta eta Ekhi-k ezin izan zuten GREEN CAPITAL sarian erdietsitako titulua berritu final on bat jokatu arren. Aurkariak gehiago izan ziren eta merezita dira Egiguren eta Del Rio txapeldun. Hirugarren eta laugarren postua Olha-Suso bikoak lortu zuen Iturbide-Leo erraz menderatuta (9-15, 7-15).

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago