JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

7/12/2014
EGIGUREN-MADARIETA ETA ITHURRIA-I.ERKIAGA, FINALISTA DURANGON

Atzo Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan finalaurrekoak irabazi ostean, PRO-AM zirkuituaren 5.finala jokatuko dute bihar (17:00etan /etb-sat /)

Jai Alai World Tour zirkuituaren PRO-AM lehiaketaren barneko 5.sariketako bi fiinalerdiak atzo jokatu ziren Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. Giro polita izan zen berriz ere Ezkurdi-ko harmailatan eta joku bikaina kantxan. Lehen finalaurrekoa Egiguren eta Madarietak atera zuten aurrera Iparraldeko Lesbats-Etcheto menderatu ostean. Halere, ez zuten batere erraz izan partidua garaileek. Bi jokotan lortu zuten finalerako txartela lehena 15-13 eta bigarrena 15-12 irabazita. Madarieta izan zen laukotean onena, oso seguru partidu guztian. Egiguren maila onean aritu zen baina badaki gehiago jokatzen. Iparraldekoak onena eta txarrena egin zuten. Lesbats irregular xamar nahiz eta gaia erakutsi. Etcheto makal hasi zen eta gero oso ondo jokatu zuen arren, berandu zen partiduari buelta emateko. Bigarren finalerdia ere borrokatua izan zen baina bi jokoak alde batera erori ziren. Ithurria eta I.Erkiaga bikoak irabazi zuen 11-15 eta 14-15. Garaileak seguru jokatu zuten partidu guztia, galtzaileek ordea makal lehena eta bigarrenean aukera izan bazuten ere etzuten asmatu. Olha bikain batek bigarren jokoa 9-4 alde jarri zuen gorrientzat baina ezin izan zuen aldea mantendu. Del Rio arabarrak pilota asko entregatu zion Ithurria-ri eta hortik etorri zen beraien galera. Bihar astelehena, arratsaldeko 17:00etan hasita berriz ere Ezkurdi Jai Alai kantxa, zesta puntaz blai izango da. Lehena Lesbats-Etcheto eta Olha-Del Rio bikoteek jokatuko dute, ostean finala Egiguren-Madarieta eta Ithurria-Erkiaga bikoen artean erabakiko da.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago