JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

8/12/2014
EGIGUREN-MADARIETA NAGUSI DURANGOKO FINALEAN

Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan  Ithurria-I.Erkiaga menderatu dituzte PRO-AM zirkuituaren 5.sariketa berenganatuaz

Jai Alai World Tour zirkuituaren barnean jokatzen den PRO-AM sariketaren bostgarren txapeldunak Egiguren eta Madarieta dira. Gaur arratsaldez Durangoko lehiaketa irabazi dute Ithurria eta I.Erkiaga bi jokotan menderatu ostean (15-11, 15-12).
Bi jokoak oso parekatuak izan dira jokuz baina abantailak beti gorrien aldekoak izan dira. Atzean Madarieta eta Ibai Erkiaga-ren artean alde txikia izan da eta aurrean aldiz Mikel Egiguren Ithurria-ren gainetik aritu da. Hortik etorri da azken finean, ala behar zuen gainera, bikote gorriaren garaipena. Halere, finala lehiatua izan da eta tantu dotoreenak kasik atzelariek beraiek lortu dituzte, gogoan Erkiagak lortutako bi hormabiko eta Madarietaren ñaku bikain bat.
Jaialdiari irekiera eman diona ere bi jokotan erabaki da. Olha eta Del Rio nagusitu dira Lesbats eta Etcheto-ren aurkakoan. Lehen jokoa aixe atera dute aurrera (8-15) baina bigarrenean lanak izan dituzte (13-15). Donibane Garazi-ko aurrelaria izan da pilotari nabarmenena. JAWT-aren hurrengo zita, ostiralean Bilbon.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Iberdrola Ayuntamiento de Bilbao Metro Bilbao Kutxabank Euskaltel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago