JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

13/12/2014
EGIGUREN-ZABALA ETA OLHA-EKHI GABON SARIKETAKO FINALEAN DIRA

Seigarren PRO-AM lehiaketako titulua lortzekotan jokatuko dute abenduaren 24an Bilboko Club Deportivo Bilbao pilotalekuan

Jai Alai World Tour-ak bere seigarren finala erabakita utzi du atzo Bilboko CLUB DEPORTIVO BILBAO pilotalekuan jokatutako GABON SARIA-ri dagozkion bi finalerdiak jokatuta.
Lehen partiduan Egiguren-Zabala bikoak ez zuen huts egin eta nabarmen utzi zuten agerian beraien nagusitza. Jagoba eta Madarieta xamur garaitu zituzten (15-10, 15-6). Bi jokoetan gehiago izan ziren baia aurrean, baita atzean ere.
Bigarren finalerdia lehiatuagoa izan zen, batez ere, lehen jokoan. Olha-Ekhi bikoak irabazi zuen Korta eta Leo-ren kontrakoa. Bi jokotan baina lehenengoan asko sufrituta. 15-12 atera zuten aurrera lehen jokoa Garaziko aurrelariak eta atzelari arabar bikain batek. Korta eta Leo ere ondo aritu ziren baina beti atzetik joan eta ezin izan zioten buelta eman partiduari. Bigarrenean, errazagoa izan zen garaipena gorrientzat (15-10).
Datorren abenduaren 24rako final erakargarria iragartzen da berriz ere Club Deportivo Bilbao-ko kantxan.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago