JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

23/12/2014
EGIGUREN-ZABALA ETA OLHA-EKHI BIKOTEEK URTEKO AZKEN TORNEOA POLTSIKORATU NAHI DUTE BILBON

Seigarren PRO-AM lehiaketako titulua lortzekotan jokatuko dute BIHAR, abenduaren 24an 16:30etan, Bilboko Club Deportivo Bilbao pilotalekuan

Jai Alai World Tour-ak bere seigarren PRO-AM finala, 2014ko azkena, izango du biharkoa. Bilboko CLUB DEPORTIVO BILBAO pilotalekuan GABON SARIA poltsikoratu nahian arituko dira Egiguren-Zabala eta Olha-Ekhi. Arratsaldeko 16:30etan hasiko den jaialdiko bigarren partidua izango da final handia, benetan oso interesgarri agertzen dena gainera.
Aurreko koadroetan, joku eta emaitzei begira, bi onenak neurtuko dira Bilbon. Egiguren eta Olha-k elkarren kontrako lehia ikaragarriak jokatu dituzte orain artean. Donostiarra ranking buru da eta finala irabazteaz gain abantaila areagotzea izango du helburu. Donibane Garazikoak ere garaipen gosea du baina horrek suposatuko lioken puntu metaketa ere garrantzitsua litzateke berarentzat, gorenera hurbilduaz.
Atzean Zabala eta Ekhi izango dituzte kide hurrenez hurren. Markinarrak bigarren torneoa du eta lehenengoan ez bezala, finalaurrekoan maila oso ona eman zuen eta ala beharko du biharkoan ere. Aurrez aurre Gasteiz-ko Ekhi izango du atzeko koadroetan, orainartean maila bikainenean ari den pilotaria, modako pilotaria. Laurek bere maila eman ezkero, FINAL bikaina ikusiko da Bilboko kantxan.
Aurrez, Korta-Leo eta Jagoba-Madarieta lehiatuko dira hirugarren postua lortzekotan. Urteari amaiera emateko benetan zesta punta jaialdi bikaina Club Deportivo Bilbao pilotalekuan.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago