JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

30/06/2015
AURKEZTUTA IZARREN ZIRKUITUA

Bilbon aurkeztuko da ia 3 hilabetez martxan izango den zirkuitua; sei MASTER SERIES lehiaketek beren norgehiagoka guztiak erabakita ditu
 

Bilboko Udaletxean, Ohiane Agirregoitia bertoko kirol eta gazteria zinegotzia buru dela, aurkeztu da JAI ALAI WORLD TOUR Zirkuitua. Jon Redondo eta Txema Aldamiz Etxebarria izan ditu lagun bertan eginiko zozketan zeinetan udako lehen faseko lehen 6 MASTER SERIES lehiaketak erabakita geratu diren.
Pilotari denek aurkari ezberdinen kontra jokatuko dute, bikote ezberdinak kide dituztela eta horrek lehiaketa oso irekia utzi du. Bi bide izango ditu lehen atalak, bi enpresena. Bakoitzak hiru MS lehiaketa antolatu eta bertan beren pilotariek BINAKAKO mpb TXAPELKETA-rako txartela lortzeko puntuen bila jokatuko dute.
Gernika eta Hondarribiako Master Series-ak emango die hasiera lehiaketari ostiral honetan, finala uztailaren 11 eta 10erako iragarriaz hurrenez hurren. Gasteiz eta Cabanillas dira hurrengo egoitzak eta azken MASTER-ak Gernika eta Donostia.
 Hiru bikote onenek jokatuko dute binakakoa, sei pilotarik enpresako. Beronen final laurdenak Hondarribian jokatuko dira, finalerdiak Bilbon eta final nagusia ostera Hondarribian.
Ostean BANAKAKOA, oso osorik Bilboko Club Deportivo Bilbao pilotalekuan jokatuko da iraileko lehen bi asteburuetan, JAWT-aren final nagusia irailaren 18 edo 19an jokatuaz.
19 jaialdi izango ditu aurtengo JAI ALAI WORLD TOUR-ak, benetan menú bikaina, kalitatezkoa eta oparoa.

 
 
Descargar PDF AURKEZPEN TXOSTENA

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago