JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

2/07/2015
HONDARRIBIA ETA GERNIKA Master Series LEHIAKETEN ABIAPUNTU

Jostaldi pilotalekuan 20:00etan hasiko da bihar aurtengo uda denboraldia lehen bi finalerdiekin, bata ikaragarria (Egiguren-Enbil / Goikoetxea-I.Erkiaga); Gernikan jaialdia 21:30etan hasiko da bi finalerdiak nahiko parekatuta agertzen direlarik
 

Asteartean Bilbon egin zen aurkezpen protokolarioa baina benetako kirol abiapuntua bihar izango du aurtengo JAI ALAI WORLD TOUR-Master Series zirkuituak. Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan eta Gernikako Jai Alaia frontoian ekingo die bere ibilbideari aurtengo udan protagonista izango diren 16 puntistek.
Hondarribian JAI ALIVE enpresako lehen MS lehiaketako bi finalerdiak jokatuko dira eta biak maila onekoak badira ere, lehenak ikaragarrizko ikusmina piztu du. Munduko bi aurrelari distiratsuenetarikoak arituko dira lehian, Egiguren eta Goikoetxea.
Donostiarrak Enbil izango du kide, zumaiarrak berriz Ibai Erkiaga. Zirkuituari partidu handienetako batek emango dio hasiera eta bakoitzak berea ematen badute, lehenengo uztaileko jaialdia gogoratzekoa izango da seguruenik. Ostean, Olha-Israel eta Zulaika-Urtasun arituko dira.
Gernikako Jai Alai frontoian ere giro ezinhobea biziko da 21:30ak aldera. Bertoko empresa berriaren lehen jaialdian bi finalerdi dotore jokatuko dira zozketaren ostean. Lehen finalerdian Erik Mendizabal izango da denen begitan. Amigorena-rekin Hormaetxea-Minvielle bikoa izango dute aurka. Partidu bizia iragarten da.
Bigarrenean etxeko seme eta izarrak jokatuko du. Beaskoetxea eta Aldazabal faborito dira Olharan-Alliez bikotearen kontrakoan baina kantxan erakutsi beharko dute hori. Pau-ko bikoa ezustekoa ematekotan hurreratuko dira Gernika-ra.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago