JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

4/07/2015
ERA BIKAINENEAN HASI DA ZESTA ZIRKUITUA


Jende ugari batu ziren bai Hondarribian zein Gernika; Goikoetxea-I.Erkiaga, Olha-Israel,  Erik-Amigorena eta Beaskoetxea-Aldazabal bikoteek lortu dituzte lehen garaipenak
 
Hasiera ederra eman zitzaien atzo JAI ALAI WORLD TOUR-aren estreineko bi MASTER SERIES lehiaketei. Giro paregabea izan zen bai Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan baita Gernika Jai Alai frontoian. Jende ugari eta pilota gosea.
Guztiari erantzun ona eman zien pilotariek, kalitatezko partiduak ikusteaz gain emozioa gainezka izan baitzuten lau finalerditatik hiruk, desberdinketan eta 5-4 emaitzaz erabaki baitziren.
Lehen ihardunaldiko partidu erakargarrienean, zirkuituko lehen lehia gainera, Goikoetxea eta Ibai Erkiagak 2-1 menderatu zituzten Egiguren-Enbil. Finalerdi ikaragarria izan zen eta tantu bakarrak erabaki zuen partidua. Lehen set-a 14-15 gerora garaile izango zirenentzat, 15-9 gorriek irabazi zuten bigarrena eta erabakiorra 5-4 munduko puntista handienak erabakita. Hondarribiko bigarren finalerdia izan zen denetan erosoena eta Olha-Israel 2-0 gailendu ziren Zulaika-Urtasun bikotearen aurkakoan. Lehen set-a oso borrokatua izan bazen ere, bigarrena xamur atera zuten aurrera Garaziko aurrelari finak eta atzelari nafarrak.
Gernikako Jai Alai frontoian ere giroa eta jokua ikaragarria izan zen. Bi finalerdiak ‘berdinak’ izan ziren. Lehen set-a galdu zuten bikoak gerora garaipena lortu zuten estu ta larri biek ere (5-4 desberdinketan).
Aurrelariak ausart eta atzelariak indartsu aritu ziren.
Lehen finalerdia Erik eta Amigorenak irabazi zuten. Gasteiztarra ezinean hasi zen baina boliviarraren laguntzaz gora etorri eta bikain bukatu zuten partidua. Bigarrenean Aldazabal izan zen lehen uneetan lehian sartu ezinik ibili zena baina bigarren zatian Beaskoetxeak behar zuen atzelarian bihurtu zen eta biek Olharan eta Alliez hartu zituzten mendean.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Iberdrola Ayuntamiento de Bilbao Metro Bilbao Kutxabank Euskaltel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago