JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

11/07/2015
GOIKOETXEA-I.ERKIAGA, ERRAZEGI, TXAPELDUN

JAWT-eko Hondarribiko I.Master Series lehiaketa irabazi dute Olha eta Israel menderatuta; gaur Gernika-ko finala gaueko 22:00etan

Hondarribiko MASTER SERIES finalean ez da ezustekorik izan eta Goikoetxea-I.Erkiaga bikoak lortu du garaipena 0-2 Olha-Israel menderatuta. Faborito ziren aurrez ere eta hala berretsi dute kantxa gainean garaileek.
Zumaiako aurrelariaren erritmora egin behar izan dute dantza aurkariek eta joku horretan ezin izan dute zere ere egin. Ibai Erkiaga eroso aritu da eta bere lana oso txukun beteaz lehen titulua eskuratu du. 10-15 eta 7-15 izan dira emaitza partzialak bikote txapeldunaren nagusitza agerian utziaz.
Aurrez, Egiguren-Inza (Enbil-en ordezko) bikoak lortu du garaipena eta lehiaketako hirugarren postua. Dena den, Zulaika eta Urtasun-ek latz sufritu arazi du donostiar aurrelaria 15-5ekoak lehen setean ala pentsa arazten ez bazuen ere. 13-15 irabazi dute gipuzkoarrek bigarrena eta desberdinketan, Egiguren-ek bere maila nabarmenduta, 5-4 atera du partidua aurrera.
Gaur gauez, festa handia Gernika Jai Alai frontoien. Jai Alai World Tour zirkuituko bigarren Masterraren finala Beaskoetxea-Aldazabal eta Erik-Amigorena bikoen artean. Aurrez, hirugarren posturakoa Hormaetxea-Minvielle eta Olharan-Alliez lehian, guztia Kaltzada Egoitzaren aldekoan eta Txino Bengoa-ren omenaldia tarteko.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago