JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

17/07/2015
ENBIL ZUMAIARRA BAIKOR DA BERE BERRAGERPENERAKO

Eginiko frogen arabera belauneko lotailuaren ‘esguincea’ soilik dauka eta, ia seguru, abuztuaren 1erako prest egongo da; Alliez ere lesionatu egin zen Gernikako 3.eta 4.posturakoan baina Gasteiz izateko esperantzan da

Jai Alai World Tour-aren hasierakoa bikaina izan bada ere bi atzelariren lesioek ilundu dituzte lehen bi MASTER SERIES lehiaketak.
Hausten lehena Gotzon Enbil zumaiarra izan zen eta, finalerdia galdu ostean, uko egin behar izan zion Hondarribiko 3.eta 4.posturako partidua jokatzeari. Gernikan Laurent Alliez izan zen belaunean min hartutakoa nahiz eta azken unean izan eta partidua irabaztea lortu berak Jean Olharan-en lan bikainari esker. Bi atzelariek belaunean hartu zuten min baina hurrengo Masterretan egoteko aukeratan dira.
Gotzon Enbil zumaiarraren osatze prozesua martxa onean doa. Meniskoa hautsita ez duela argi erakutsi dute froga ezberdinek eta lotailua hilabeteko epean bere onera etorriko zaiola esan diote medikuek. Horretarako noski lanean gogor ari da atzelari saiatua eta Cabanillas-en abuztuaren 1ean izango dela ia ziurtzat jo daiteke. Albiste ona litzateke.
Alliez beranduago lesionatu zen eta lehenago tokatzen zaio kantxaratzea, uztailaren 26an hain zuzen Gasteiz-en. Pau-eko atzelaria froga ezberdinak egiten ari da eta momentuz ez dago huts egingo duelaren sentsaziorik. Alliez-ek beretik guztia jarriko du hurrengo Masterra jokatzekotan.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago