JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

22/07/2015
GASTEIZ-KO OLAVE IZANGO DA JAWT-AREN HIRUGARREN EGOITZA

Larunbatean jokatuko dira 3.Master Series lehiaketako finalerdiak (19:30etan)

Jai Alai World Tour Zirkuitua, kalitatez zein indarrez jantziagoa bere bigarren denboraldi honetan, Gasteiz-ko Olave pilotalekura helduko da larunbatean.
Vitoria-Gasteiz Masterra, udako lehen faseko beste bost lehiaketen egitura bera izango duenak, bi ihardunaldi izango ditu. Lehena, larunbatean izango da arratsaldeko 19:30etatik aurrera gaur aurkezpenean aipatu den bezala. Blusa eguna da euskal hiriburuan eta giroa dotorea izan daiteke Olaven lehiaketako finalerdi biak ikustekotan.
Hormaetxea-Alliez eta Olharan-Minvielle bikoteek jokatuko dute lehen partidua eta bigarrena ostera Erik-Aldazabal eta Beaskoetxea-Amigorena bikoteek.
Mikel Amigorena da etxeko izarrak Diego Beaskoetxearekin batuko ditu indarrak, JAWT-aren zozketa egunean ala erabakita,  eta faborito papera ere badaramate biek.
Gernika-ko empresa berriko izan nagusia da Diego eta lehen Master Series lehiaketa poltsikoratutakoa. Dena den, Gernikan ikusi zen bezala inork ez du garaipena ziurtatua denen arteko parekotasuna handia baita. Esan beharrik ez dago, Gernikako finalistak kideak aldatuta neurtuko dira Gasteiz-ko bigarren finalerdian eta ondorioz bietan daude txapeldun eta azpitxapeldiunak. Bi finalerdietako irabazleek, abuztuaren 1ean jokatuko dute finala.
Larunbatean sarrera dohainekoa izango bada ere, finalean 10€-tako kostua izango du.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago