JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

3/08/2015
GOIKOETXEA ETA ALDAZABAL, LAUTIK LAU IRABAZITAKO BAKARRAK

Zumaiarrak Urtasun-ekin irabazi du Cabanillas-eko MS-a Egiguren-Israel garaituta eta berritxuarrak ostera, Erik-ekin Gasteiz-koa Hormaetxea eta Alliez-en kontrakoan

Jai Alai World Tour Zirkuituak oparotasunean murgilduta jarraitzen du. Abuztuko lehena halakoa izan da kopuruz (goi mailako hiru jaialdi), kalitatez eta sortutako ikusminez.
Larunbatean Gasteiz-ko MASTER SERIES lehiaketa bukatu zen eta bertan, 600 ikusletik gora Olave-ko harmailatan zirela, Erik eta Aldazabal suertatu ziren txapeldun. Hormaetxea eta Alliez menderatu zituzten tantu bakarrez eta desberdinketan. Lau pilotariek nota bikaina merezi dute baina ikuslea poltsikoratu zuena Alex Hormaetxea izan zen nahiz eta galdu. Ikaragarria bere desberdinketako jokua. 4-4nakoa apurtu zuen pilota Erik-ek horman jarri eta Alliez-ek zestoan sartu etzuena izan zen tantu ikaragarri baten ostean.
Lehen partidua, errazegi, irabazi zuten Olharan eta Minviellek Beaskoetxea eta Amigorenaren kontra (2-0).
Eta atzo, bikaina Goikoetxeak emaniko erakustaldia Cabanillas-eko pilotaleku dotorean. Harmailak jendez gainezka baina etxeko pilotaria txapeldun ezin ikusi. Egiguren eta Israel-ek hobeto ekin zioten finalari (8-4) baina zumaiarrak gidaritza hartzea lortu zuenean,…akabo (13-15). Bigarren jokua ere oso lehiatua izan zen 7-7korarte, ostean Goikoetxearen eskuinak partidua apurtu zuen (7-14, 9-15). Urtasun-ek ere partidu handia egin zuen eta aurkariak, oso ondo biak, ezin izan zuten munduko puntista handienaren jokua eutsi. Lehen lehia, Olha-Inza bikoak irabazi zuen Zulaika eta I.Erkiaga-ren kontrakoa.
Benetan, asteburu oparoa. Eta, lau MASTER SERIES igarota bi dira oraindik JAWT-ean porrotik jaso ez dutenak; Goikoetxea Jai Alive-ren taldean, Aldazabal Gernika Jai Alai-ekoan.
Gernika eta Donostiak erabakiko dute guztia baina benetan borroka bizia izango da MPB-ko Binakakoa jokatzeko lehian. Momentuan denek mantentzen dituzte beren aukerak.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago