JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

9/08/2015
OLHARAN-ALDAZABAL ETA BEASKOETXEA-ALLIEZ MS SAN ROKE FINALEAN DIRA

Gernika Jai Alai enpresako pilotariek Zesta Punta gau bikaina eskeini zuten San Roke MS-eko finalerdiak tarteko. 
Bi finalerdiak desberdinketan erabaki ziren jokuan zegoen guztia nabarian geratuaz. Lehen finalerdia Olharan-Aldazabal bikoak irabazi zuen lehia oso estu baten ostean; Erik-Minvielle garaitu zituzten 14-15, 15-14 eta 3-5. Laurek merezi dute nota bikaina baina berriz ere Ibon Aldazabal-en joa nabarmendu behar. Gainera berritxuarrak, garaipenarekin, Binakako MPB lehiaketako finalerditan egotea ziurtatu du jada.
Bigarren finalerdia ere, lehena bezala, kalitatez oso jantzia izan zen. Horrez gainera emozioz gainezka desberdinketan eta tantu bakar batez erabaki baitzen. Etxekoak irabazi zuen, hau da, Diego Beaskoetxeak baina latz sofrituta (12-15, 15-10, 4-5). Alliez-ek bere lana burutu zuen nahiz eta bera ez horren gustura aritu. Hormaetxea, Amigorena atzeko koadroetan lagun zuela, bikain aritu zen beste behin baina bere azken bi hutsek erabaki zuten lehia. Horiek utzi dute bermiotarra Binakako MPB lehiaketatik at, bere azken partidua erraz garaituta ere ez baita nahikoa berarentzat.
San Roke MS finala hurrengo igandean jokatuko da (abuztuaren 16an, 18:000etan), logikoki lehen partidua 3.-4.posturakoa izanik. Jaialdi horretan erabakiko da lehiaketako txapelduna eta baita zein hiru bikote izango diren Binakakoa jokatuko dutenak.
Momentuz, Aldazabal jada finalerditarako txartela poltsikoan dela lasai dago eta aurrean Hormaetxea aukera gabe. 3. eta 4.posturako lehian Amigorena eta Minvielle neurtuko dira; garailea, Ibon eta Alliez-ekin batera Binakakoa jokatuko duen hirugarren atzelaria izango da.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago