JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

13/08/2015
GOTZON ENBIL-EK AGUR ESAN DIO JAWT-ari

Zumaiako atzelariak, bere eskura dagoen guztia egin arren, ezin izango du Donosti-ko Masterra jokatu

Gotzon Enbil-eri, azken urteetan Zesta Punta munduak atzeko koadroetan izan duen izar handienetakoa, Jai Alai World Tour-ean lehiatzen jarraitzeko aukerak joan zaizkio. Uztailaren 3an Hondarribian, estreineko partiduan lesionatu eta berriz ere zuriz janzteko aukerarik ez du izan. Belauneko lotailua luzatua omen du eta horri orain urte batzu eginiko meniskoaren ebakuntza batek eragiten dion desgastea gehituta, hobekuntza behar baino geldoago doa.
Enbil oso gogotsu agertzen zen azken urteetako uda oparoenaren aurrean baina Cabanillas-eko Masterra jokatzerik izan ez bazuen, Donostia-kora ere ez da iritsiko oraindik belaunak min ematen baitio;  “zuzen korritzerakoan ez dit batera minik egiten baina eskubiz botatzean, belauna bueltatu behar dudanean min asko ematen dit oraindik. Ez dut nahi horrela atera. Paloa handia da baina,….kirolak ere badu horrelakorik” dio Gotzon Enbil-ek.
Iparraldeko Txabi Inza, orainartean bezala, izango da zumaiarraren ordezko eta jada titular. Aurreko hiru partiduetan lan txukuna egin du eta Donostian, Goikoetxea kide duela, seguru maila ona eman eta Binakakoaren bigarren fasean sartzeko aukerak izango dituela.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago