JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

14/08/2015
BESTE ASTEBURU BIKAIN ETA ERABAKIOR BATEN AURREAN

Donostia eta Gernika-ko azken MASTER-ek, bakoitzeko irabazleak jakinarazteaz haratago, Binakako MPB txapelketan arituko diren bikoteak erabakiko dituzte

Pilotazalea eta bereziki zesta-punta zalea zorioneko da asteburuan. Kopuruz, kalitatez eta emozioz gainezka izango dira hurrengo bi egunak Binakako MPB txapelketaren azken faseari ekin orduko jokatuko diren azken MASTER SERIES lehieketekin.
Donostia eta Gernika-ko pilotalekuek igandean hartuko dituzte bertoko finalak. Aste Nagusiko Masterra eta San Roke Masterra erabakitzeaz gain Binakako MPB txapelketaren fase erabakiorra erabakiko dute bi lehieketek.
Gernika Jai Alai-ko azken Saioa erabakita dago jada pasa den larunbatean jokatu baitziren finalerdiak; Beaskoetxea-Alliez eta Olharan-Aldazabal  dira titulua erdiesteko aukera dutenak. Lehen lehia, Hormaetxea-Amigorena eta Erik-Minvielle bikoteek jokatuko dute. Atzelarientzat partidu oso garrantzitsua izango da, galtzailea at geratuko baita.
Donostiko Karmelo Balda zestaz blai izango da bihar eta etzi. Bihar finalerdiak 17:00etatik aurrera; Egiguren-I.Erkiaga / Zulaika-Israel eta Goikoetxea-Inza / Olha-Urtasun. Jai Alive-ko pilotari denek aukerak dituztela kontuan hartuta, tentsio ugari izango da bi egunetan.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago