JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

15/08/2015
IGANDE BIKAIN BATEN BEZPERETAN

Donostia eta Gernika-ko MASTER SERIES finalak jokatuko dira gaur Karmelo Balda pilotalekuan Egiguren-I.Erkiaga eta Goikoetxea-Inza bikoteek sailkapena lortu ostean

Biharkoa tentsioz betetako eguna izango da munduko zesta puntalari handienentzat. Gernika eta Donostian jokatuko diren jaialdietan, bertoko MASTER final nagusiak jokatzetik aparte BINAKAKO MPB sariketako azken txanparako bikoteak erabakiko baitira.
Goikoetxea (Jai Alive) eta Aldazabal (Gernika Jai Alai) dira lasaien daudenak finalaurrekoak ziurtatuak baitituzte galduta ere. Halere, biek hirugarren titulua eskuratu nahi dute eta aldi berean partidurik galdu barik mantendu.
Alliez eta Egiguren bera ere lasai daude finalaurrekotako txartela poltsikoan baitute. Beste denak, gauza asko dituzte jokuan. Batzuek finalerditarako txartel zuzena, beste batzu bikotea eta aurkaria emaitzen arabera,….esanikoa ihardunaldi benetan interesgarria
Donostiko Karmelo Baldan gaur irabazle atera diren  Egiguren-I.Erkiaga eta  Goikoetxea-Inza izango dira finalean; aurrez Zulaika-Israel eta Olha-Urtasun. Gaur 2-1 irabazi dute lehenengoek, 2-0 bigarrenek.
Gernikan, finalean Beaskoetxea-Alliez eta Olharan-Aldazabal neurtuko dira finalean. Jaialdia irekiko dionean ostera, Minivielle ordezkatuz, Lekerika gernikar munduko txapeldunak jokatuko du. Erik lagun duela Hormaetxea eta Amigorena izango ditu aurkari.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago