JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

20/08/2015
BINAKAKOAREN FASE ERABAKIORRA HONDARRIBIAN HASIKO DA BIHAR

Egiguren-Israel / Olharan-Amigorena eta Erik-Alliez / Olha-Inza arituko dira Bilbon astelehenean jokatuko diren finalaurrekoan bila (20:00etan)

Master Series lehiaketak bukatuta, Binakakoaren azken txanpari bihar emango zaio hasiera Hondarribiko JOSTALDi pilotalekuan (20:00etan).
Bertan arituko direnak aurrez jokatutako lehiaketen ostean eta lortutako puntuaketak kontuan hartuta empresa bakoitzeko bigarren eta hirugarren bikoteak izango dira. Gurutzatuta jokatuko dute, hau da, Jai Alive-ko bigarren bikoa Gernika Jai Alaiko hirugarrenaren aurka eta alderantziz.
Hori horrela, Egiguren-Israel (2.enak) eta Olharan-Amigorena (3.enak) lehiatuko dira lehen final laurdenean eta Erik-Alliez (2.enak) eta Olha-Inza (3.enak) jokatuko dute bigarren partidua.
Ez dago faborito nabarmenik. Bi partiduak oso parekatuak agertzen dira nahiz eta agian Jai Alive-koak baduten abantaila pixkat frontoia hobeto ezagutzerakoan. Dena den, lauu bikoteak maila itzela daukate eta edozeinek lortu dezake sailkapena.
Lehen final laurdenean Egiguren-ek bere joku puntu ona jarriko du kantxan eta Israel bikain batekin aukera handiak izango ditu. Halere, kontuz Olharan oso ausarta baita eta Amigorena gasteiztarrak berea eman ezkero sustoa izan bait daiteke.
Bigarrenean, ‘klasea’ eta fisikoa neurtzen direla esan liteke. Artista kutsu gehiago du Gernika Jai Alaiko bikoak baina Olha eta Inza oso indartsuak dira fisikoki eta partidua gogortu ezkero beren aukerak oso errealak dira.
Benetan oso interesgarria bihar iluntzean Jostaldin jokatuko den jaialdia, gainera enpresak elkarren aurka arituko diren lehena.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago