JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

22/08/2015
EGIGUREN-ISRAEL ETA OLHA-INZA NAGUSI

Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan Olharan-Amigorena eta Erik-Alliez menderatu ostean, finalaurrekotarako txartela lortu dute

Binakakoaren azken txanpari atzo ekin zitzaion Hondarribiko JOSTALDi pilotaleku girotu batean.
Egiguren-Israel eta Olha-Inza bikoteek irabazi zituzten jokatutako bi final laurdenak eta Bilboko finalaurrekoetan izango dira.
Lehen partidua nahasia izan zen Israel-en ‘gabezia’ tarteko. Egiguren eta Cabanillas-eko atzelariak Olharan eta Amigorena garaitu zituzten lehen jokuan (15-11). Bigarrenean, 5-11 galtzen zihoazela Israel erretiratu beharrean izan zen bularrean min izugarriak zituela eta arnasa ezin hartuta (anbulantzian eraman zuten hospitalera). Egoera aldrebesa eman zen orduan, Zulaika sartu baitzen kantxara. Aurrelaria izanagatik donostiarra zen Jai Alive-k Hondarribira eramandako ordezko bakarra.
Bigarren jokua ez zuten alde egiten utzi Olharan eta Amigorena-k (7-15). Desberdinketan, Gernikakoek ez zuten bererik eman eta 5-1 atera zuen partidua aurrera aurrelariez osatutako bikoak.
Bigarren final laurdena ere Jai Alive-ko bikoteak irabazi zuen, hau da Olha eta Inza-k (15-8, 15-13). Erik eta Alliez agian faborito ziren baina ez zuten beren jokurik atera, batez ere aurrelariak. Lehen jokuak ti-ta batean ihes egin zien. 6-8 irabazten joatetik 15-8 galtzera pasatu zen ‘Gernikako’ bikotea. Bigarrena askoz estuagoa izan zen. Berriz ere aurretik hasi ziren Erik eta Alliez (0-2, 2-4) baina Olha eta Inza, batez ere atzelaria, bikaintasunetik hurbil zebiltzan eta partidua estutu zuten. 11, 12 eta 13na egin zuten, edozeinek irabazi zezakeen baina Olha-k asmatu zuen azken unean (15-13).
Garaipen hauekin finalaurrekoak erabakita geratu ziren eta bertan hiru izango dira Jai Alive-ko bikoak, bakarra Gernika Jai Alai-koa, Beaskoetxea-Aldazabal.
Etzi jokatuko dira azken aurrekoak Bilboko Club Deportivo  Bilbao pilotalekuan. Lehen finalerdia Beaskoetxea-Aldazabal / Egiguren-Israel eta bigarrena Goikoetxea-Erkiaga / Olha-Inza. Jaialdi bikaina benetan ASTE NAGUSIKO festetan murgildutako bizkaitar pilotazaleentzat.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago