JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

23/08/2015
FINALERAKO TXARTELAK JOKUAN BIHAR BILBON

Beaskoetxea-Aldazabal / Egiguren-Urtasun  eta Goikoetxea-Erkiaga / Olha-Inza dira Club Deportivo Bilbao kantxan jokatuko diren finalerdiak

Binakako MPB txapelketak bihar erabakiko du bere finaleko protagonisten nortasuna. Bilbon, Club Deportivo Bilbao pilotalekuan hain zuzen, jokatuko dira bi finalauurekoak 19:30etan hasita.
Beaskoetxea-Aldazabal eta Egiguren-Urtasun lehiatuko dira, azken honek Israel-en tokia beteko du, printzipioz oso irekia aurreikusten den lehia baten. Aurrelari biak munduko izar nagusien sakuan sartzen direnak dira eta ondorioz lehia bikaina izan liteke beraien artean. Atzean, Aldazabal indartsuagoa da eta JAWT honetan maila hobea erakutsi du baina Urtasun ere atzelari fina da eta aurkaria eusteko ahalmena badu. Faborito nabarmenik ez dagoela esan liteke.
Bigarren partidua Goikoetxea-Erkiaga eta Olha-Inza bikoteek jokatuko dute. Zumaiarra kantxan izanda, bera da faborito. Gainera atzeko koadroetan lehiaketako atzelari seguruena daukala kontuan hartuta, are eta faboritoago. Hala eta guztiz ere, Iparraldeko bikoak zer galdurik ez dauka eta horrek ematen duen lasaitasuna probeztu eta ezustekoa ematera aterako dira. Irabazleek, abuztuaren 28ko finalerako txartela lortuko dute.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago