JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

25/08/2015
BEASKOETXEA-ALDAZABAL ETA GOIKOETXEA-ERKIAGA BINAKAKO FINALEAN

Egiguren-Urtasun  eta Olha-Inza menderatu dituzte Club Deportivo Bilbao-n jokatutako jaialdi bikainean

Binakako MPB txapelketak erabaki du bere finala eta ebazpena jaialdi handi baten ostean izan da gainera. Giro bikaina harmailatan eta jokua halakoa kantxan.
Beaskoetxea eta Aldazabal izan dira finalerako txartela lortzen lehenak. Egiguren-Urtasun bikoa menderatu dute bi jokotan (15-11, 15-11). Finalaurreko oso ona jokatu dute batez ere ‘gernikarrek’. Atzetik hasi dira lehen jokoan 4-8 Ibon Aldazabal oraindik lekua hartu ezinda aritu baita. Gero, bera izan da laukotean onena. Bizi, oso bizi eta indartsu erabili du pilota eta horren onurak Beaskoetxeak ongi baliatu ditu. Egiguren eta Urtasun saiatu dira baina ezin.
Bigarren finalaurrekoa Goikoetxea eta Erkiaga-k irabazi dute baina dezente sofrituta. Lehen jokoan, Olha eta Inza bikain aritu dira eta 11-15 irabaztea lortu dute. Goikoetxea makal aritu da. Bigarrenean ere zumaiarrak ez du bererik eman azken unerarte eta estu, oso estu, aurrera atera du jokua 15-13. Jokutara berdinduta, desberdinketan bai, Goikoetxeak bere galoiak agerian utzi ditu 5-1 irabazteko.
Olha-Inza bikoak partidu itzela jokatu du, Erkiagak ere berea egin du baina azkenean izar nagusiak erabaki du lehia.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Iberdrola Ayuntamiento de Bilbao Metro Bilbao Kutxabank Euskaltel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago