JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

27/08/2015
BEASKOETXEA-ALDAZABAL ETA GOIKOETXEA-I.ERKIAGA TXAPELAREN BILA BIHAR HONDARRIBIAN

Jaialdiak BINAKAKO MPB-ari bukaera emango dio BANAKAKOA-ri paso emateko

Binakako MPB txapelketak bihar ezagutuko ditu 2015eko txapeldunak. Iluntzeko 20:00etan hasita Beaskoetxea-Aldazabal eta Goikoetxea-I.Erkiaga lehiatuko dira final nagusian pasa den astelehenean Bilbo-n Egiguren-Urtasun eta Olha-Inza finalaurrekoetan menderatu ostean. Azken hauek 3-4 posturakoa jokatuko dute.
Beaskoetxea, Irastorza kide zuela, 2013an izan zen txapeldun. Ibai Erkiaga-k iaz irabazi zuen bere lehen Binakakoa Egiguren aurrekoa koadroetan zuela. Bihar, kideak aldatuta bigarrenaren bila arituko dira. Goikoetxeak bere Binakako seigarrena lortuko du irabaziz gero (2.ena MPB-k antolatzen duenetik) eta Aldazabal estreinatu egingo litzateke bere bigarren partaidetza izango den txapelketan.
Berez finala oso parekatua agertzen da, are gehiago finalaurrekoetan batzuek eta besteek erakutsitako jokua ikusita. Bilbon bikain aritu zen Aldazabal. Hondarribian joku hura erakutsiz gero, Erkiagak galtza bete lan izango du bere indarra eusten eta Beaskoetxearentzat aukerak asko izango dira. Halere, Goikoetxeak izango du zeresanik bikote bataren eta bestearen nagusitzan berak ere baduelako lehian agintzeko ahalmenik eta egin ezkero finala erabat aldatuko baita.
Giro bikaina espero da Hondarribiako Jostaldi pilotalekuan eta denek berea eman ezkero gozatu ederra hartuko du pilotazaleak.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago