JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

29/08/2015
BEASKOETXEA ETA ALDAZABAL TXAPELDUN

Binakako MPB txapelketa lortu dute Goikoetxea-I.Erkiaga 2-0 garaituta (15-12, 15-9) Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan jokatutako finalean

Binakako MPB txapelketako txapeldunak Beaskoetxea eta Aldazabal dira. Bart, ia 800 lagunen aurrean Goikoetxea eta Ibai Erkiaga menderatu dituzte Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. 75 minutu inguru iraun du finalak eta 2-0koarekin erdietsi dute ‘gernikarrek’ titulua (15-12, 15-9).
Beaskoetxea eta Aldazabal gehiago izan dira, gehiago gehitu dute eta hasieratik beren guztia emanda lortu dute txapeldun izatea. Berriatuako atzelaria ez da hasi fin lehen tantuetan baina laister eman du bere benetako maila eta Erkiaga baino gehiago izan da. Beaskoetxeak bere lana oso ondo burutu du, atzelaria partiduan sartu eta izan dituen aukerak probeztu ditu.
Aurkariek ez dute bat egin. Goikoetxearen lehen jokoa oso grisa izan da, amorrazio gabea, eta bigarrenean zumaiarrak intentzioa jarri duenean Erkiaga izan da beraren ohiko jokutik aldendu dena huts asko eginez.
Lehen jokuan, dena den, Goikoetxea eta Erkiagak 7-11 alde izan dute eta alde egiten utzi dute. Hori izan da beren gainbeheraren hasiera. Bigarren jokuan beti joan dira aurretik gero txapeldun izan direnak.
Orain BANAKAKO-aren txanda izango da. Asteartean aurkeztuko da Bilbon eta oso osorik Bilboko Club Deportivo frontoian jokatuko da iraileko lehen bi asteburuetan.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago