JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

10/04/2014
BILBO, JAI ALAI WORLD TOUR-ari ABIADA EMATEKO PREST

Bihar ostirala, iluntzeko 20:00etan hasita, zirkuitu mundialari hasiera emango dion jaialdia ospatuko da Bilboko Club Deportivo pilotalekuan

Asteartean izan zen aurkezpen ofiziala baina bihar jada kirol aurkezpena egingo du Zesta Punta bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimenez, beste bidelagun batzu ere tarteko, Munduko Pilota Batzarrak martxan jarriko duen JAI ALAA WORLD TOUR zirkuituak.
PRO-AM eta MASTER SERIES deituriko lehiaketez hornitua izango da urteko zirkuitua zeina bihar lehenbizi aipaturiko lehiaketa ‘tipo’ batekin hasiko den. Lehen PRO-AM “Bilbo Saria” lehiaketako finalerdi biak jokatuko dira Alameda Rekalden kokatutako pilotalekuan iluntzeko 20:00etan hasita.
Partiduek moldaketak izan dituzte, azken orduko lesioak tarteko, AIMAR eta ALBERRO ezin izango baitira Bilbon aritu. Beraien tokian MORESMAU eta KORTA arituko dira. Lehen lehia Mauresmo-Ekhi eta Arbe-Erkiaga bikoteek jokatuko dute, bigarrena ostera Egiguren II-Del Río eta Korta-Zabala bikoek, moldaketa txiki batzu egin ostean.
Partiduek ez dute erakargarritasunik galdu bietan profesional eta amateur bikainak indarrak batuaz arituko baitira. Finalaurrekoak, lehiaketa osoa lez, set-etara jokatuko (15eko bi eta berdinketa egon ezkero, 5ekoa hirugarrena) dira eta bi bikote garaileak igandeko finalerako txartela lortuko dute. Galtzaileek hirugarren eta laugarren posturakoa jokatuko dute.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago