JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

3/09/2015
BANAKAKOA BIHAR ABIATUKO DA DEPORTIVON

Gernika JA-ko hautatuek irekiko dute lehiaketa (19:30etan) bi lehia interesgarri tarteko;  ERIK / HORMAETXEA y BEASKOETXEA-OLHARAN

Bilboko ‘Club Deportivo Bilbao’-ko kantxan berriz ere Zesta Punta-rik onena ikusteko aukera izango da bihar iluntzean. BANAKAKO MPB Zesta Punta txapelketari hasiera emango diote Gernika Jai Alai-ko pilotariek lehen final laurdenak tarteko.
Bi partidu interesgarri jokatuko dira bertan eta bietan ere faborito nabarmenik ez dagoela esan liteke nahiz eta taldeburuengan konfiantza gehiago dagoena pilotazalearengan.
Lehen partidua Erik eta Hormaetxeak jokatuko dute. Mutrikuarra efektiboagoa da baina Hormaetxea-k, Binakakoan parte hartzerik izan ez duenak, finalaurrekotarako txartela lortzea du helburu bere joku bikainaren ‘erreibindikazio’ gisa. Bere izaera halakoa dela eta ausardiaz jokatuko du bermiotarrak eta espektakulua ziurtatua dago.
Bigarrenean, Beaskoetxeak bere uda bikainari jarraipena eman nahiko dio eta Olharan-en aurka beharko du izan. Gernikarra faboritoa da baina Olharan-ek badu banaka aritzeko gaitasunik ere. Pau-ko aurrelaria arriskutsuetakoa da.
Irabazleak irailaren 11ko finalaurrekotarako txartelak poltsikoratuko dituzte.

 
 
Descargar PDF PROGRAMA BILBAO

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago