JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

5/09/2015
ERIK ETA OLHARAN, FINALAURREKOTAN

Mutrikuarrak bere faborito papera bete eta aixe menderatu du Hormaetxea; Pau-ekoak ezustekoa emanez garaitu du Beaskoetxea

Bilboko ‘Club Deportivo Bilbao’-ko kantxan BANAKAKOA-ren lehen final laurdenak jokatu dira bart. Gernika JA-ko pilotarien txandan ERIK eta OLHARAN suertatu dira irabazle, ondorioz hurrengo ostiraleko finalaurrekoetan izango dira biak.
Erik Mendizabal mutrikuarrak bere ‘singlista’ izaera atera du eta nabarmen utzi du agerian bere DANIA-ko tituluen zergaitia. Hormaetxea baino askoz gehiago izan da eta bi jokotan atera du aurrera partidua (12-7, 12-5). Bermeoko aurrelariak ere egin ditu tantu zoragarri batzu baina ezinean aritu da beti.
Bigarrenean ezustekoa eman duena Jean Olharan izan da. Beaskoetxea garaitu du desberdinketan eta horrela gernikarraren udako ibilbide zoragarriari ‘stop’ eman dio. Dena den, gernikarrak irabazteko aukerak ere izan ditu zeren lehen jokuan bi abantaila garrantzitsu pasatzen utzi ditu (10-6 eta 11-10) 11-12 galduaz. Bigarrena, Beaskoetxeak irabazi du 12-7 eta desberdinketa jokatu behar izan dute biek.
Bosterako jokua ‘ti-ta’ joan da eta 2-5 gailendu da Pau-eko aurrelaria. Gaur Jai Alive-koen txanda da eta bertan Egiguren eta Goikoetxea dira faborito.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago