JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

10/09/2015
BANAKAKOA ASTEBURUAN ERABAKIKO DA BILBON

Bihar finalaurrekoek (19:30etan) Egiguren / Olharan eta Goikoetxea / Erik jarriko dituzte igandeko FINAL NAGUSI-rako txartela lortzeko lehian

Bilboko ‘Club Deportivo Bilbao’-ko kantxan BANAKAKOA-ren azken bi jaialdiak jokatuko dira bihar ostirala eta igandean. Finalaurreko oso interesgarriak bihar iluntzean (19:30etan) eta FINAL NAGUSIA igande arratsaldean (18:00etan).
Biharko jaialdia benetan interesgarria da, beste behin, Gernika Jai Alai eta Jai Alive-ko pilotariak elkarren aurka jokatzen ikusteko aukera ematen baitu. Gainera BANAKAKO titulu nagusiaren bila arituko dira aurtengo ‘singlista’ onenak. Iazko txapeldunari (Egiguren) eta lehiaketak izan duen txapeldun handienari (Goikoetxea) aurre egiteko gernikar enpresak Olharan eta Erik jarriko ditu. Beraiek izan ziren pasa den ostiralean Beaskoetxea eta Hormaetxea garaitu zituztenak.
Faboritoak donostiarra eta zumaiarra dira baina berea eman beharko dute Pau-eko aurrelari biziari batak eta Dania Jai-Alai frontoiko izar nagusienetakoa besteak gaina hartzeko.
Benetan jaialdi bikain eta interesgarria biharkoa Bilbon. Irabazleek FINALA igande arratsaldean, galtzaileak kontsolazioko partidua.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago