JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

12/09/2015
GOIKOETXEA-EGIGUREN, AURREIKUSITAKO FINALA

Finalaurrekotan Erik eta Olharan-ek ez dute ezustekoa emateko aukerarik izan eta bihar bi gipuzkoar txapeldunek jokatuko dute Bilbon (18:00etan) BANAKO MPB SARI NAGUSIA lortzekotan

Bilboko ‘Club Deportivo Bilbao’-ko kantxan BANAKAKO MPB lehiaketa nagusiaren finala erabakita geratu zen atzo gauez. Aurreikusitako moduan Egiguren eta Goikoetxeak irabazi zuten ezustekorako tarte gutxi utziaz.
Lehen finalaurrekoan Mikel Egiguren (iazko txapelduna) faborito garbia zen baina Olharan-engan bazegoen esperantzarik. Lehen jokua parejatua izan zen eta Pau-eko aurrelariak lan handia egin arren, donostiarraren klasea nabarmendu zen (12-8). Bigarrena errazago lortu zuen Egiguren-ek nahiz eta hasiera oso parekatua izan (5-5). Azkenean, 12-5 eta finalerako txartela poltsikora donostiarrarentzat.
Bigarren finalerdian ere Jai Alive-ko Goikoetxea ahalguztiduna faborito zen eta argi utzi zuen hori partiduan, batez ere bigarren jokoan. Lehen jokoan, arrisku asko hartuta, Erik mutrikuarrak estutu zuen zumaiarra (12-9). Bigarrenean, Goikoetxeak ‘ti-ta’ erabaki zuen (12-1).
Bihar FINAL NAGUSIA jokatuko dute bi txapeldunek. Goikoetxeak bere 11.en titulua nahi du eta lortzeko faborito argia da.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago