JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

28/09/2015
GERNIKA JAI ALAI FRONTOIAK ITXIKO DU UDA DENBORALDIA

Ia hiru asteko geldialdiaren ostean, Binakako finaleko protagonista berberek JAWT-eko Zirkuituaren azken txapelak izango dituzte jokuan

Datorren larunbatean, urriaren 3an arratsaldeko 18:30etan, emango zaio hasiera JAI ALAI WORLD TOUR 2015-ari amaiera emango dion jaialdiari.
Gernika Jai Alai pilotalekua da horretarako aukeratutako egoitza eta bertan, azken final nagusian, Binakako MPB Sariko finala jokatu zuten protagonista berberak hartuko dute parte. Puntuaketari erreparatuta beraiek dira GERNIKA JAI ALAI eta JAI ALIVE enpresetako bikote  onenak eta horrek ematen die azken ekinean egoteko eskubidea.
Beaskoetxea-Aldazabal eta Goikoetxea-Erkiaga partiduak emango du bukatutzat aurtengo uda. Gernikan hasitakoa, bertan bukatuko da.
Jai Alive-ko bikoarentzat mendekua hartzeko aukera izango da, ‘etxekoentzat’ Hondarribiko titulua berresteko aukera. Gernikan gogo biziz hartuko dute etxeko idoloaren eta Goikoetxearen arteko dema, udako bigarrena.
Goikoetxea aurten lehen aldiz izango da Gernika Jai Alai pilotalekuan eta hori inguruetako pilotazaleek eskertuko dute. Gainera, final handi batean izango da eta ‘etxeko’ harri bitxia aurkari duela.
Dena den, lehen partiduak ere izango du interesik. Barandika eta Lekerika gernikarrek ‘debut’ egingo baitute etxean DANIA JAI ALAI-ra abiatu aurrez. Atzelariak Olha izango du kide, aurrelariak aldiz Inza.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago