JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

2/10/2015
JAI ALAI WORLD TOUR ITXIERA BIKAINA GERNIKAN

Udako azken finaleko txapelak izango dituzte jokuan bihar (18:30h.) Beaskoetxea-Aldazabal eta Goikoetxea-Erkiaga bikoteek; aurrez Barandika eta Lekerika-ren debuta

JAI ALAI WORLD TOUR 2015-ari amaiera emango dion jaialdiaren data heltzear da, urriaren 3a. Gernika Jai Alai pilotalekuak txiki geratu beharko luke biharko jaialdi bikaina tarteko.
Udako azken final jokatuko da, BINAKAKO-aren errebantxa dena hain zuzen bertan lehiatutako bi bikoak izango dira lehian. Bi enpresatako bikote handienak.
Aurrean Goikoetxea-ren indarrak eta Beaskoetxearen habileziak egingo dute topo. Atzean Aldazabal-en botereak eta Erkiaga-ren ziurtasunak. Hondarribian Gernika Jai Alaiko bikoteak irabazi zuen, bihar?
Frontoiak badu ezberdintasunik Jostaldi-koarekiko baina zeini egingo dio mesede edo kalte gehiago? Diegok etxean jokatzen du eta bere zalegoak asko bultzatzen du gernikarra, Aldazabal-en indarra asko izan liteke Gernikan Ibai Erkiaga-rentzat baina honek eusteko gaitasuna badu.
Gakoa, Iñaki Goikoetxea. Zumaiarra puntista handiena da, boteretsuena eta horrek Gernika-n asko esan nahi du.
Partiduak gauza asko eman diezaioke pilotazaleari baita protagonistei ere. BIKAINA benetan ikusiko dena.
Eta aurrez, lehen partiduan (18:30etan), etxeko bi gazteren debut-a. Barandika eta Lekerikak beren profesional mailako lehen ekina izango dute DANIA JAI ALAI-rantz abiatu aurrez. Inza eta Olha izango dituzte kide bata zein besteak.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago