JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

12/04/2014
PRO-AM LEHIAKETAKO LEHEN TXAPELDUNAK BIHAR EZAGUTUKO DIRA BILBON

Goizeko 11:30etan Bilboko Club Deportivo pilotalekuan jokatuko den jaialdiko bigarrenean, EGIGUREN-DEL RIO eta ARBE-I.ERKIAGA arituko dira “Bilbo Saria” finalean

Atzo ostirala, giro txukunean, JAI ALAI WORLD TOUR zirkuituko Pro-Am mailako lehen lehiaketako lehen finalerdiak jokatu ziren eta pronostikoetan faborito ziren Arbe-Erkiaga eta Egiguren-Del Rio bikoteek lortu zuten garaipena.
Lehen bikoak Moresmau-Ekhi bikotea garaitu zuen bi setetan (7-15, 12-15) eta era berean, bi setetan, bukatu zen baita bigarren finalaurrekoa. Korta eta Zabala saiatu arren faboritoak nagusi izan ziren.
Horrek horrela, bihar eguerdi aldera jokatuko da lehen final nagusia. Egiguren II eta Del Rio gazte arabarrak, Arbe-Erkiaga izango dituzte aurrez aurre. Bikote bizkaitarrak galtza bete lan eman nahi die agian faborito gisa aterako direnei. Egiguren II-a da partidua erabakitzeko gaitasun gehien daukan puntista baina, hori jakinik, Ibai Erkiaga jokua atzera bideratzen saiatuko da. Arbe txikiak, izan ezkero, bere aukerak maisutasunez baliatuko ditu. Aurrez, hirugarren eta laugarren posturakoa jokatuko dute Korta-Zabala eta Moresmau-Ekhi bikoteek.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago