JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

9/06/2016
JAI ALAI WORLD TOUR-ak BADITU JADA EGITARAU ETA PROTAGONISTAK

Jokamoldeak dituen pilotaleku GARRANTZITSUENETAN jokatuko da aurtengo uda denboraldia eta baita, berrikuntza gisa, Bilboko BIZKAIA FRONTOIAN

Zesta Punta zaleak jada udako JAI ALAI WORLD TOUR-ak eman dezakeenari itxaropentsu begira daude. GOIKOETXEA handiarekin batera, beste behin, lehiakide izango dira Beaskoetxea, Egiguren, Ormaetxea, Erik, Enbil eta beste hainbat goi mailako pilotari 16kotea osatu artean. Ezina tarteko badira faltak ere bai baina maila goreneko udara izango da aurtengoa ere.
Gernika, Markina, Hondarribia bezalako pilotaleku erreferenteekin batera Zumaia (aurrerantzean joku asko eman dezakeen pilotaleku dotore berria), Lekeitio, Mutriku eta Donostia izango dira binakako lehiak hartuko dituzten egoitzak.
BANAKAKOA-k berrikuntza nabarmena biziko du aurten. Frontoi txikian jokatuko da. Oso osorik Bilboko BIZKAIA FRONTOIAN Aste Nagusia jaien egitarauan tarteko.
Guztia gaur bertan aurkeztu da Bizkaia frontoian agintari, zale eta pilotari zenbait izan direlarik bertan. Aurkezpena musikaz eta erakustaldi txiki batez girotua izan da. Hilabete barru munduko zesta puntalari onenek izango dute gaur agintariek izan duten hitza.
Jon Redondo (Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria), Txema Aldamiz-Etxebarria (Munduko Pilota Batzarreko presidentea), zeina lehiaketaren antolatzaile den, bizkaitar erakunde nagusienetako agintariak (Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala) pozik agertu dira gaurko ekitaldian.

 
 
Descargar PDF DOSSIER JAWT

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago