JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

22/06/2016
DENA ERABAKITA GERATU DA ‘AITZURI’-N

Zumaiako pilotaleku berrian eguerdian egindako zozketaren ostean Munduko Pilota Batzarrak antolatutako zirkuituaren barneko Master Series-ak erabakita geratu dira

Udako denboraldiak badu jada hasierako programazioen berri. Gaur eguerdian eginiko zozketaren ostean Gernika Jai Alai eta Jai Alivek antolatuko dituzten MASTER SERIES lehiaketen nondik norakoak definituta geratu dira.
Zumaiako AITZURI pilotalekuan eginiko zozketan bi enpresetako ordezkariak hartu dute parte, baita Zumaiako alkateak eta berton dauden pilotari guztiak (Goikoetxea, Egiguren, Enbil, Etcheto, Olha eta Inza).
Pilotarien ahotan partidu guztiak oso ezberdinak eta oso zailak izango dira. Zozketak emandako bitxikerien artean ondorengoak aipatu litezke zeinak gainera emozioz eta ikusminez beteko dituzten norgehiagokak;
Goikoetxea handiak jokatuko dituen Master Series guztiak ‘etxeko’ kideekin jokatuko ditu horrek herri bakoitzean suposatuko duen garrantziaz; Gernikan Txabi Inza (ia gernikarra jada) izango du kide, Zumaian Gotzon Enbil eta Lekeition Ibai Erkiaga.
Gernika Jai Alai-ko izar nagusiari dagokionez, Diego Beaskoetxeari hain zuzen, etxean –Gernikan-, bere errelebo naturalaren aurka jokatuko du. Beraientzat azken MS-a izango deneko finalerdian Barandika izango du aurkari aurreko koadroetan.
Bitxikeriak aparte, Master Series denak partidu bikainez osatuak geratu dira, ikus atxekitutako dokumentua.

 
 
Descargar PDF MASTER SERIES, 6

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago