JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

6/07/2016
ZESTARIK ONENAREN GARAI IRITSI DA

Hondarribi eta Gernika-ko pilotalekuek emango diote hasiera asteburuan aurtengo zirkuituari

Udako denboraldia asteburuan hasiko da. Ostiral eta larunbatez lehen bi Master Series-ak jokatuko dira, hain zuzen, Hondarribi eta Gernikako lehiaketen bi finalerdiak.
Hondarribiako Jostaldi pilotalekuak irekiko du zesta punta onenaren sasoia. Ostiralean, 20:00etan, Gernika Jai Alai enpresako pilotariek jokatuko dute bertan. Lehen partidua Hormaetxea-Amigorena eta Barandika-Aldazabal bikoteen artekoa izango da. Bigarrenean, Beaskoetxea-Lekerika eta Erik-Txasio elkarren aurka.
Hormaetxea Fort Pierce-n erakustaldia emanda dator eta aurtengo uda irabazten hasi nahi du. Amigorena izango du kide, debutatu berri den Barandika eta iazko Jai Alai World Tour-eko atzelari txapeldunaren kontra ekiteko. Denek irabaztea dute helburu, ala hasteak konfiantza emango baitie.
Ostean, gernikarrek (Beaskoetxea-Lekerika) Dania-ko izar nagusiaren eta Txasio-ren kontra jokatuko dute. Erik ‘Triple Corona’ irabazita etxeratu da eta hemen ere bere jokua erakutsi nahiko du aurten berriz JAWT-era bueltatzen den Txasiorekin batera.
Larunbatean Gernika Jai Alai pilotalekuaren txanda izango da. Bertan JAI ALIVE-ko pilotariek ekingo diote txapelketari.
Egiguren-Etcheto / Olha-Enbil eta Goikoetxea-Inza / Olharan-I.Erkiaga izango diran bertan jokatuko diren bi finalaurrekoak (19:30etan).
Bi partidu zoragarri nahiz eta bigarrenean, aurreko koadroetan Goikoetxea izateak, faborito nabarmen agertarazten dituen zumaiarra eta Inza. Lehen finalaurrekoa parekatuagoa agertzen da. Egiguren ezik beste denak lesioetatik atera berriak dira ia eta beren jokua zein izan daitekeen ikusteke dago. Denek berea eman ezkero, jaialdi zoragarria.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago