JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

8/07/2016
BEASKOETXEA-LEKERIKA eta BARANDIKA-ALDAZABAL LEHEN FINALISTAK

Kalitatezko partiduek eman diote hasiera Jai Alai World Tour-ari gaur Hondarribiko JOSTALDI pilotalekuan

Udako denboraldia gaur eman zaio irekiera JOSTALDI pilotalekuan. Hondarribin lehen MASTER SERIES torneoko finalaurrekoak jokatu dira eta Beaskoetxea-Lekerika eta Barandika-Aldazabal suertatu dira garaile.
Kalitatezko partiduak izan dira biak baina, aukeran, lehena luzeegia. Bi orduz aritu dira lanean Beaskoetxea-Lekerika eta Erik-Txasio. Gernikarrek lortu dute garaipena (2-1) atzelari bizkaitarra nabarmendu den neurketa bikainean. 15-12, 13-15 eta 5-1 izan dira lehiako zenbakiak.
Bigarrena ere bikaina izan da. Barandika eta Aldazabal-ek lortu dute garaipena nahiz eta ikuskizun onena eman duena Hormaetxea izan, batez ere lehen jokuan. Alex Hormaetxeak tantu bikainenak lortu ditu, oso ausart aritu da eta merezi izan du emaitza hoberik baina arriskua hartzeak galera ekartzen du sarritan, huts gehiegi egin ditu bigarren jokuan eta Amigorena-rekin batera ezin izan du irabaziz hasi bere JAWT ibilbidea. Bi jokutan erabaki da partidua (2-0), 15-14 eta 15-6 partzialekin.
Bihar Gernikan izango da zita (19:30etan). Bertan, Egiguren-Etcheto / Olha-Enbil eta Goikoetxea-Inza / Olharan-I.Erkiaga dira programatutako finalaurrekoak.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago