JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

14/07/2016
HONDARRIBI ETA GERNIKAKO MASTERREK BEREN GARAILEAK EZAGUTUKO DITUZTE

Bihar jokatuko dira udako lehen finalak; Zumaiako finalaurrekoak igandean jokatuko dira eta gaur aurkeztu da Mutriku-Markinako Masterra

Asteburu dotorea du aurrez aurre pilotazaleak eta, batez ere, zesta punta jarraitzaileak. Bihar ostirala Hondarribi eta Gernikako Master Series lehiaketen finalak jokatuko dira eta  igandean 3.Masterra hasiko da Zumaian. Artean, JAWT-etik at bada ere Markinako Karmen eguneko urteroko zita handia. Eta hori gutxi balitz, gaur aurkeztu berri da Mutriku-Markina MS torneoa.
Hondarribiko jaialdiak emango dio hasiera asteburuari (20:00etan). Bertoko lehiaketako 3.eta 4.posturakoa jokatuko dute Erik-Txasio eta Hormaetxea-Amigorena bikoteek. Partidu bikaina. Ostean, Beaskoetxea-Lekerika eta Barandika-Aldazabal aurrez aurre, bizkaitarren arteko finala!!
Aurreko koadroetan maisua eta ikaslea lehian. Gernikako izar nagusia eta bere errelebo naturala. Maisuak jakintza eta beterania erabili nahiko ditu gailentzeko bidean, ikaslea aldiz ikasitakoa ausardiaz jantzi eta ezustekoa ematen saiatuko da.
Gernikan, ordu erdi beranduago hasiko da jaialdia (20:30etan); final nagusia Egiguren-Etcheto eta Goikoetxea-Inza bikoteen artekoa izango da. Ikusmina itzela da aurrean aurrelari handienetakoak lehian eta atzean iparraldeko bi gazte maila ikaragarria ematen ari direnak. Batzu erraz lortu zuten finalerako txartela, besteek kostata. Finalak ez dauka faboritorik. Aurrez, 3.eta4. posturako Olharan-I.Erkiaga eta Olha-Enbil. Pau-ko aurrelaria joku ikaragarriaren jabe da momentuan eta aurkariek hori hartu nahi dute ahalik eta azkarren, biharko beste aukera bat.

Bestalde, Zumaiako Masterra igandean hasiko da, Aitzuri pilotalekuan 17:00etan bi finalerdiak non JAI ALIVE-ko pilotariak jokatuko duten. Azkenik, esan gaur aurkeztu dela GERNIKA JAI ALAI-ko pilotarien bigarren masterra. Mutrikun izango dira finalaurrekoak (uztailaren 22an), finala Markinan (uztailaren 29an).

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago