JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

13/04/2014
EGIGUREN II-DEL RIO, PRO-AM ZIRKUITUKO LEHEN TXAPELDUNAK

Gaur eguerdian, lan asko eginda, “Bilbo Saria” lehiaketa irabazi dute Arbe-Erkiaga bikote bizkaitarra garaituta (2-1)
Giro ederra (200 ikusletik gora) gaur eguerdian Bilboko Club Deportivo pilotalekuan bizitakoa. Bertan, JAI ALAI WORLD TOUR zirkuituko Pro-Am mailako lehen lehiaketaren final nagusia –baita 3. eta 4. posturakoa- jokatu da eta garaipena Egiguren-Del Rio bikoteak erdietsi du.
Lan asko egin behar izan dute halere Mikel Egiguren donostiarrak eta Julen Del Rio arabar gazteak. Lehen set-a aurkariek irabazi dute, Arbe eta Erkiaga-k alegia (9-15). Bikote bizkaitarrak atzeko koadroak bilatu ditu eta Del Rio-ren urduritasuna tarteko abantaila atera du hasierakoan. Arbe-k tantu dotoreak ere lortu ditu tarteka eta Mikel Egiguren ezinean aritu da. Bigarren set-a hil ala bizikoa zen galtzaileentzat eta Mikel Egiguren topera atera da. Abantaila lortu dute baina pixkanaka Arbe eta Erkiaga hurreratu eta set-a arriskuan jarri die ‘faboritoei’ (14-13).
Sustoa pasatuta, bigarren set-a 15-13 irabazi ostean, berriz ere Egiguren II eta Del Rio-k hartu dute aurrea azken set-eko lehn txanpan (3-1). Berdinketa lortu dute Arbe eta Erkiagak baina hortxe geratu dira, Egiguren II-ak lehia erabaki baitu.
Hirugarren eta laugarren posturakoa ere hiru set-etan erabaki da. Moresmau eta Ekhi izan dira Korta eta Zabala garaitu dituztenak.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Iberdrola Ayuntamiento de Bilbao Metro Bilbao Kutxabank Euskaltel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago