JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

16/07/2016
BEASKOETXEA-LEKERIKA ETA EGIGUREN-ETCHETO MEREZITAKO TXAPELDUNAK

Erraz hartu dituzte mendean Barandika-Aldazabal (Hondarribia) eta Goikoetxea-Inza (Gernika) bart jokatutako finaletan

Final borrokatuegi barik hasi da Jai Alai World Tour-eko Master Series-en txanda. Ala espero bazen ere, ez Jostaldi pilotalekuan, ezta Gernika Jai Alai frontoian ez da final handi horietakorik ikusi.
Hondarribian Beaskoetxea-Lekerikak aixe hartu dituzte mendean bart Barandika-Aldazabal (15-8, 15-9). Beste horrenbeste gertatu da Gernikan Egiguren-Etchetok 15-12 eta 15-7 Goikoetxea-Inza menderatuta. Bi finaletan batzuek berea eman dute eta besteek, ordea, ez.
Hondarribiko finala Beaskoetxea eta Lekerikak irabazi dute. Aurrean zein atzean gehiago izan dira eta uneoro agindu dute. Diego maisuak ikasleari lesioa eman dio eta oraindik zer ikasia baduela argitu. Atzean, ez da ala izan. Lekerikak ondo eutsi du Aldazabal –iazko JAWT txapelduna-  eta une askotan gainera gernikar gaztea gailendu da peloteoan. Bikain Lekerika.
Gernikan Egiguren eta Etcheto nabarmen gailendu dira (2-0). Mikel Egiguren-ek joku bikaina erakutsi du eta Zumaiako ‘ahalguztiduna’ baino gehiago izan da. Goikoetxea ez da fin aritu eta ezin izan du alderik markatu. Atzean ere Etcheto gehiago izan da. Bikain aritu da Bidart-ekoa, aldiz Inza hendaiarra normalean baino irregularrago. Batez ere bigarren jokuan, aldea nabarmena izan da bi bikoteen artekoa 10-2 hasita. Azken emaitza, 15-12/ 15-7.
Hirugarren eta laugarren posturakoak ere 2-0ekoarekin bukatu dira batean zein bestean. Hondarribian, Erik-Txasio nagusi Hormaetxea-Amigorena bikotearen aurkakoan (15-9,15-11). Gernikan, finalaurrekoetako itxura asko hobetuaz, Olha eta Enbil nagusi. Olharan eta I.Erkiaga garaitu dituzte, hauek ere 15-9 eta 15-11. Zumaiako atzelari bikaina izan da onena, hasi da bere puntua hartzen.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago