JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

21/07/2016
BESTE ASTEBURU BAT, ZESTA ONENAZ BLAI

Bihar Mutriku-Markina Masterreko finalerdiak eta igandean, eguerdiz, Gernika II Masterreko lehen finalaurrekoa eta arratsaldez Zumaiako MS FINALA


Asteburua, beste behin, maila goreneko zesta punta partiduez josia agertzen zaigu. Bihar bertan, gaueko 22:30etan, Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan Jai Alai World Tour-eko 4.Master-ari emango zaio hasiera bertako bi finalaurrekoak jokatuta. Igandean, 12:00etan, Gernikako 2.Masterra jokatuko da, zirkuituko 5.ena, zeinetan lehen finalaurrekoa lagunarteko lehia batekin osatuko duten Gernika Jai Alai enpresako agintariek. Eta asteburua bukatzeko, igandean 20:00etan, Zumaiako FINALA, aurrez noski hirugarren eta laugarren posturakoa ere jokatuaz.
Zumaia-ko finala asteburuko zita nagusia izango da eta bertan Goikoetxea-Enbil bikoak Olha-Etcheto izango dituzte aurkari. Etxeko izarrek faborito papera daramate baina Olha eta Etchetok, ezer galdurik ez dutela, badute jokurik ezustekoa gauzatzeko. Aurrez, Egiguren-Erkiaga eta Olharan-Inza neurtuko dira beste partidu bikain baterako gaia badagoelarik.
Asteburuaren irekiera Miruaitz-ek emango dio eta bertan etxeko izarra lehen aldiz profesional gisa ikusteko aukera izango da. Erik Mendizabal eta Aldazabal Barandika-Txasio bikoaren kontra lehiatuko dira. Pronostiko bako partidua da nahiz eta etxean jokatzeak agian Koroa hirukoitzaren jabe hainbat alditan izan den aurrelariaren alderako izango den. Beste finalaurrekoa, Hormaetxea-Lekerika / Beaskoetxea-Amigorena. Oso paretsua agertzen da partidua.
Igande eguerdian (12:00etan), Gernikan bertako enpresako pilotarien Masterreko lehen finalaurrekoa jokatuko da; Hormaetxea-Aldazabal eta Erik-Lekerika aurrez aurre. Lagunartekoan Arbe, G.Beaskoetxea, Salegi eta Garita-k jokatuko dute.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago