JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

23/07/2016
ERIK ETA BEASKOETXEA MARKINAKO UNI-KO FINALEAN AURREZ AURRE

Mutriku-n bart Aldazabal eta Amigorena kide dituztela finalaurrekoak irabazita lortu dituzte finalerako txartelak


Denak maila handiko pilotariak badira ere Gernika Jai Alai enpresako izar distiratsuenak Diego Beaskoetxea eta Erik Mendizabal dira. Bart Mutrikun irabazi ostean, datorren ostiralean (uztailaren 29a, 22:00etan) Markinako ‘Unibertsitatean’ elkarren kontrako finala jokatuko dute biek.
Atzo gauez, Beaskoetxea-Amigorena eta Erik-Aldazabal suertatu ziren garaile Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan. Bi bikoak aurkariak baino gehiago izan ziren eta merezita dute Markina-ko finalean izatea.
Beaskoetxea-Amigorena bikoak Hormaetxea-Lekerika garaitu zuen. 15-14 eta 15-10 izan ziren bi jokuetako partzialak. Lehena oso borrokatua izan zen baina bigarrenean nolabait kontrolpean eraman zuten partidua ‘beteranoek’.
Bigarren partidua, etxeko pilotariarentzako xamurregia suertatu zen. Erik eta Aldazabal-ek 15-5 eta 15-6 irabazi zuten lehia Barandika eta Txasio-ren kontra. Nagusitasun nabarmena erakutsi zuten irabazleek.

Erik-Lekerika / Hormaetxea-Aldazabal Gernikan bihar

Dena den, Markina-ko finalera orduko badu aurrelari mutrikuarrak beste konpromezu handi bat. Bihar eguerdian (12:00etan), Gernikan atzo kide izan zuen atzelariaren eta Hormaetxea-ren kontra jokatu beharko du bertako Masterraren lehen finalaurrekoa. Bere atzeko koadroetako zaindaria, etxekoa, Lekerika. Aurrez, lagunarteko partidua jokatuko dute Gonzalo B-Garita eta Arbe-Salegi bikoteek.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago