JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

23/07/2016
GIKOETXEA-ENBIL FABORITO BAI BAINA ARGI

Olha eta Etcheto-k ondo hartzen dute elkar eta badute gaitasuna Zumaiako Masterra poltsikoratzeko (bihar 20:00etan)

Zumaia-ko Masterreko finala, asteburuko zita nagusia, bihar iluntzean (20:00etan) jokatuko da Aitzuri pilotaleku dotorean. Bertan etxeko bikoteak, Goikoetxea eta Enbil-ek, Olha eta Etcheto-ri egin beharko dio aurre.
Zumaiarrak faborito dira denentzat, nola ez, azken bi hamarkadatako puntista handienetakoak dira. Titulu asko irabazteaz gain, bakoitzak bere postuan diferentziak markatu dituztenak. Halere, ezta bata ezta bestea ere ez daude bere puntu onenean, edo oraindik behitzat ez dute erakutsi. Erritmo falta somatzen zaie biei, gehiago Gotzon Enbil-eri ia urtebete geldi egon baita. Dena den, kalitatea sobera dute eta irabaztea dute helburu bakar, are gehiago etxean jokatuta!!
Hala eta guztiz ere, ezer galtzekorik barik egingo dute salto Aitzuri pilotalekura Olha eta Etcheto-k. Biek ondo hartzen dute elkar eta bikote arriskutsua da. Olha-k potentzia asko du bere besoan eta Etcheto aldiz oso seguru aritzen da eta moralez gainezka dago. Ez da gutxiagorako oraindik ez baitu partidurik galdu JAI ALAI WORLD TOUR-a hasi ezkeroztik, hirutik hiru garaipen. Aurrez, Egiguren-Erkiaga eta Olharan-Inza neurtuko dira hirugarren postua lortzekotan. Beste partidu bikain baterako gaia badago.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago