JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

28/07/2016
TXABI INZA HENDAIARRAK EZ DU LEKEITIOKO MASTERRA JOKATUKO

Alliez II izango da bere ordezko larunbatean Santi Brouard frontoian jokatuko den lehen finalaurrekoan; aurreko egunean, ostiralean, jakingo du Inza-k bere lesioaren larritasuna zenbaterainokoa den

Bart zorigaiztoko lesioa izan zuen Inza atzelari hendaiarrak. Donibane Lohitzunen Egiguren-ekin Olha eta Minvielle-ren aurka ari zela horkatila bihurritu zuen.
3-3 zihoazen eta bihurritua handia izan bazen ere, Txabi Inza-ren jokatzeko griñak partidua bukatu arte eustera eraman zion. Etxera kalte izan zen zeren eta partidua galtzeaz haratago, horkatila oso egoera kaxkarrean geratu baitzen.
Gaur jakinarazi du Jai Alive enpresak, gaur bertan auurkeztu den Lekeitioko Masterrean ez dela arituko hendaiarra, ez behintzat larunbatean jokatu beharko zukeen finalaurrekoan.  Bere ordezkoa Alliez II-a izango da zeinak Olha kide duela Olharan eta Etcheto iizango dituzten aurkari 22:00etan hasita. Ostean, bigarren finalaurrekoa goraipatzekoa; Goikoetxea-I.Erkiaga / Egiguren II-Enbil.
Txabi Inza-k ez du finalaurrekoa jokatuko eta oraindik ezin du jakin final aedo 3-4 posturakoa jokatzeko moduan egongo den, jaialdi hori abuztuaren 13an jokatuko baita. Ostiralean egingo diote erresonantzia eta orduan jakingo du lesioaren larritasuna.
Horkatilak itxura oso eskasa omen dauka eta agian denboraldiari agur esan beharko dio hendaiarrak, pena litzateke.
Iaz, Enbil-en lesioa tarteko sartu zen Txabi Inza Jai Alai World Tour zirkuituan. Lanak bikain burutu eta aurtengo titulartza lortu ostean,…lesioa. Zorigaiztoa.
Zorte opa diogu eta ia laister sendatzekoa den guztia.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago