JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

16/04/2014
JAI ALAI WORLD TOUR-a HOSSEGOR-en IZANGO DA LARUNBATEAN

Bigarren PRO-AM lehiaketako finalerdiak jokatuko dira bertan arratsaldeko 18:00etan hasita; finalak hilaren 25ean Hondarribian
Igandeko Bilboko finalen aho zapore goxoa oraindik gure artean dela, dagoeneko JAI ALAI WORLD TOUR-aren bigarren ekitaldia ate joka dugu. HOSSEGOR-HONDARRIBIA PRO-AM lehiaketa larunbat honetan hasiko da.
HOSSEGOR-eko Alfred Eluere pilotalekuan giro bikaina biziko da zirkuituko bigarren lehiaketako finalerdi biak ikusteko. Estreinuak ere izango dira, hala nola, Treku, Etcheverry, Lignau eta Suso-k bere lehen partiduak izango baitituzte larunbatekoak.
Lehen finalerdia Moresmau-Erkiaga eta Korta-Lignau bikoteen artekoa izango da. Lehenak dira faborito baina kantxan demostratu beharko dute kondizio hori. Bigarren lehia oso interesgarria agertzen da; Egiguren II-Etcheverry eta Treku-Suso neurtuko dira. Donostiko aurrelaria berriz ere erabakigarri izan beharko litzateke.
Garaileek, finalerako txartela eskuratuko dute zeina hurrengo ostiral iluntzean (apirilaren 25ean, 20:00etan) Hondarribiko JOSTALDI pilotalekuan jokatuko den.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago