JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

28/07/2016
ERIK-ALDAZABAL / BEASKOETXEA-AMIGORENA, MARKINA-KO UNI-RAKO FINAL APROPOSENA

Gernika Jai Alai enpresako bi izar nagusiak lehiatuko dira aurreko koadroetan; lehen partiduan, Hormaetxea-Lekerika / Barandika-Txasio

Markinako Unibertsitateak merezi bezalako finala izango du bihar. Gernika Jai Alai enpresak Mutriku eta Markina artean jokatzen duten  Masterra, Beaskoetxea-Amigorena eta Erik-Aldazabal bikoteen artean erabakiko da.
Lau pilotariak Danian aritzen dira urte osoan eta ondo ezagutzen dute elkar. Bata bestearen bertute eta gabeziak zeintzu diren badakite  eta finala irabazi nahi duenak berea gaitasunak ateratzeaz gain aurkariaren gabeziak bilatu beharko ditu.
Aurreko koadroetan enpresako bi izarrak lehiatuko dira eta emaitzaren arabera bigarren faserako ranking buru zein izango den ere jokuan egon liteke. Atzean, iazko zirkuituan lez, Aldazabal da erregulartasun handienaren jabe eta hori mantentzen saiatuko da nolabait ‘etxekoen’ aurrean. Hondarribian finala jokatu eta galdu egin zuen. Markinan bihar zein hurrengo ostiralean (abuztuaren 5ean) Gernikan finalean izango da eta horrek agerian uzten du berritxuarra garantía dela.
Lehen partiduan, gernikar gazte biak kontra jokatuko dute. Barandikak Txasiorekin eta Lekerikak Hormaetxearekin. Denak ere garaipena nahi dute, puntuak pilatu eta bikote onenetan sartu al izateko bigarren fasean.
Larunbatean Gernika-n, 21:00etan, berriz ere Beaskoetxearen txanda izango da. Etxean, beste behin, bere ‘ikaslearen kontra jokatu beharko du bertako Masterreko bigarren finalaurrekoan. Diego-rekin Txasio-k jokatuko du, Barandika-rekin Amigorenak.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago