JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

30/07/2016
BEASKOETXEA ETA AMIGORENA NAGUSI MARKINAN

Erik-Aldazabal garaitu dituzte desberdinketan (1-5) aurreko jokuetako parekotasuna zapuztuz (15-13, 12-15)

Markinako Unibertsitatean Erik eta Aldazabal-enganako joeratxoa izan da faborito papera nori eskeintzerako garaian baina guztia ‘pikutara’ bidali du Beaskoetxea eta Amigorena-k eginiko joku  serio eta dotoreak.
Final dotorea izan da, jokuan zein markagailuan batak zein besteak agindu dutelarik. Aurrelariek beren gaitasunak erakutsi dituzte baina gaur Diego zehatzago aritu da eta horrek eman dio garaipena. Bi final, bi garaipen. Atzean ere, beste horrenbeste. Amigorena ez da Aldazabal baino gutxiago izan golpean eta, horrez gain, segurtasun gehiago erakutsi du.
Lehen bi jokuak oso parekatuak izan dira; bata 15-13 Erik eta Aldazabal-entzat eta bestea 12-15 Beaskoetxea eta Amigorena-rentzat. Desberdinketakoa ti-ta batean erabaki dute garaileek (1-5).
Lehen partiduan Hormaetxea jaun eta jabe. Lekerika-rekin batera  Barandika-Txasio bikoa  2-0 garaitu dute (15-12, 15-10). Gaur hitzordu bi ditugu; Gernikan bertako bigarren finalaurrekoa jokatuko da (21:00etan) Beaskoetxea-Txasio eta Barandika-Amigorena bikoteen artean. Lekeitio-n (22:00etan) Olharan-Etcheto / Olha-Allliez II eta Goikoetxea-I.Erkiaga / Egiguren II-Enbil dira jokatuko diren bi finalaurrekoak.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago