JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

31/07/2016
GOIKO ETA BEASKOETXEA, ERABAKIOR LEKEITIO ETA GERNIKAKO FINALAURREKOETAN

Zumaiarrak, Ibai Erkiaga kide duela, Lekeitio-ko finalean izateko txartela lortu zuen bart eta gernikarrak berdin egin zuen bere etxean;  hirugarren MS finala bientzat

Ostiral gauean Markina-ko Unibertsitatean Diego Beaskoetxea gernikarrak bere bigarren Master Series lehiaketa poltsikoratu bazuen, atzo bere egoitza kuttunean  (Gernika Jai Alai) hirugarren finalerako txartela erdietsi zuen. Iñaki Osa ‘Goikoetxea’-ek ere bere hirugarren finala jokatuko du, honek Lekeition, bart Ibai Erkiaga  kide zuela Egiguren II-Enbil menderatu baitzituen bere finalaurrekoan.
Bi azken funtzio hauek kontuan hartuta, Munduko Pilota Batzarraren Binakako txapelketa zeintzu bikote jokatuko duten erabakitzeko bi jaialdi baino ez dira geratzen; Gernikako finalekoa, abuztuaren 5ean, eta Lekeitiokoa abuztuaren 13an. 19an Binakakoaren fase erabakiorra hasiko da Hondarribian.
Lekeition bart jokatutako jaialdian, giro oso onean (350 pilotazale inguru), Goikoetxea eta Erkiagak 2-0 (15-13, 15-12) menderatu zituzten Egiguren II eta Enbil. Aurrelari zumaiarraren indarra erabakiorra izan zen baina bere atzelariak ere lan bikaina burutu zuen. Bigarren jokuan gainera bere burua bi hormako eder batekin ere baliotu zuen. 
Lehen finalaurrekoa, Olharan eta Etcheto-k atera zuten aurrera Olha eta Alliez II garaituta (2-1). Lehen jokua galtzaileentzat izan zen 14-15, ostean irabazleak nagusi. Olharan maisu aurrean eta Etcheto oso seguru atzean (15-8, 5-1). Finala datorren abuztuaren 13an jokatuko da; Goikoetxea-I.Erkiaga / Olharan-Etcheto.
Gernikan, ia ordu berean, bertoko lehiaketako bigarren finalaurrekoa jokatu zen.
Beaskoetxea eta Txasio-k irabazi zuten 2-1. Barandika eta Amigorena aurreratu ziren lehen jokua irabazita (15-10), Barandika gaztearen erakustaldia tarteko.
Diego etzegoen hori onartzeko eta bere gain hartu zuen partidua. Hurrengo bi jokuak, bigarrena 12-15 eta desberdinketa 2-5 irabazi zituen eta bere hirugarren finala jokatuko du datorren ostiralean (abuztuaren 5a, 21:00etan).
Berak irabazi zuela esatean ez da bere kidearen lana gutxietzi behar baina esan beharrekoa da baita Txasio-k momenturarte behintzat ez duela bere jokurik atera.  Amigorena bera baino gehiago izan zen atzean baina gasteiztarrak bart etzeukan Diego aurreko koadroetan eta Txasio-k bai. 
Finala benetan dotorea Gernikan; Hormaetxea-Aldazabal / Beaskoetxea-Txasio.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago