JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

6/08/2016
HORMAETXEA-ALDAZABAL TXAPELDUN GERNIKA JAI ALAIN JOKATUTAKO FINAL IKUSGARRI BATEN OSTEAN

Beaskoetxea-Txasio garaitu dituzte bart aurrelari gernikarraren garaipenen ibilbide oparoa zapuztuaz gainera 

Hormaetxea eta Aldazabal bikoak udako lehen titulua erdietsi dute bart Gernika Jai Alai pilotalekuan. Beaskoetxea eta Txasio menderatu dituzte final gogor eta zoragarri baten ostean (15-10, 13-15, 1-5). Desberdinketan lortu dute garaipena eta gainera Beaskoetxearen emaitza bikainei bukaera emanez gainera. 
Ikusleek gozatu ederra hartu zuten ikusitakoaz, nahiz eta azkenean etxekoak galdu. Lehen jokua Hormaetxea eta Aldazabal-ek irabazi zuten (15-10). Bikain jokatu zuten biek, batak atzean aginduaz eta besteak aurrean bere trebezia erakutsiaz.
Diego Beaskoetxea-k bere gertukoen aurrean etzuen galdu nahi eta partidua estutzekotan atera zen kantxara bigarrenean, amorruz. Ortzi Goiri ‘Txasio’-k, ondo lagunduta eta bere gaitasunak agerian utzita desberdinketa bortxatu zuen (13-15). Ikusle andana, pozez txoratzen.
Hirugarrena, dena den, ez zen emoziozko jokua izan Hormaetxea eta Aldazabal-ek 5-1 irabazi baitzuten. Nekeak erasan zien galtzaileei. Irabazleek sailkapen faseari ahor zapore goxoarekin eman zioten bukaera.
Lehen partiduan, Barandika-Amigorena nagusi. Erik-Lekerika garaitu zituzten oso estu bada ere; 15-14, 13-15 y 2-5.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago