JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

11/08/2016
ETCHETO, MIN HARTUTA, EZ DA LEKEITIOKO MS FINALEAN IZANGO

Erresonantziaren emaitzen zai dago Iparraldeko atzelaria, artean  Minvielle izango da bere ordezko

Ez dabiltza zorte oneko Jai Alive-ko pilotariak. Orain hiru aste Txabi Inza larriki lesionatu bazen, orain Etcheto da geratu beharrean dena. Etcheto itzelezko zirkuitua burutzen ari da. Jada bere atalean lehen atzelari izatea ziurtatua du eta ondorioz BINAKAKOA Goikoetxearekin jokatzeko eskubidea baina ezin jakin helduko den. Hori lortzeko lan bikaina burutu du hiru finalak jokatzeko txartelak lortuaz. Lehena irabazi egin zuen Egiguren-ekin, bigarrena galdu Olha-rekin eta hirugarrean, Olharan-ekin, ezingo du jokatu.
Oraindik ezin da jakin final laurdenak jokatzeko aukeran izango den baina ziurra da gaurko Hossegor-eko finala, Gernika-ko biharkoa  (biak JAWT-etik kanpo)  eta larunbateko Lekeitio-koa ez dituela jokatuko.
Larunbateko finalean Olharan-ekin Goikoetxea eta Ibai Erkiaga-ren  kontra jokatzekoa zen Etcheto baina ezingo du parte hartu eta bere ordezkoa Minvielle izango da. Biarritz-eko atzelariak ere denboraldi bikaina daroa (JAWT-etik kanpo) eta bere estreinekoan lan ona burutu nahiko du. Ostean, itxaron egin beharko da ia Etcheto Hondarribiko final laurdenetara iristen den (abuztuaren 19an) edo ez.

GOIKOETXEA, estreinekoz atzelari

Gernikan bihar jokatu beharra zeukan Etcheto-k. Bera izan zen, Egiguren-ekin batera, bizkaitar pilotaleku liluragarrian lehen MS-a irabazi zuena. Hormaetxea-Aldazabal ziren aurkari eta izango dira baina Etcheto ez da bertan izango. Ordezko,  Iñaki GOIKOETXEA izango da! Zumaiarrak bere ibilbide osoan lehen aldiz atzelari jokatuko duen partidua izango da, ikustekoa!
Jaialdia 21:00etan hasiko da Arbe-Salegi /Aimar-Etxeba neurketarekin.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago