JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

12/08/2016
OLHA ERE EZ DA LEKEITIOKO SANTI BROUARD-EN IZANGO

Bart Hossegor-eko final jokatzen zela lesionatu eta azken orduko baja da; gaur egingo dizkioten frogan ezberdinen zai egon behar

Ez da aurtengoa Jai Alive empresa donostiarraren urtea, ez behintzat zorte onari dagokionez behintzat. Orain hilabete eskas Inza lesionatu zen, asteartean Etcheto eta bart Olha izan da ‘crack’ egin duena.
Christophe Olha, Enbil kide zuela Hossegor-eko finala jokatzen irten zan kantxara. Goikoetxea-Alliez (Etcheto-ren ordezko) bikoaren aurka zenbiltzan borrokan eta lehen set-aren erdialdera iztarrean min handia somatu zuen. Etzuen kantxara bueltatzerik izan.
Gaur egingo diote ekografia eta bertan jakingo da zenbaterainokoa den daukan lesioa eta BINAKAKO final laurdenetarako osatuko den ala ez. Hori dela eta, bihar ez du Lekeition jokatuko (22:00etan) eta Jai Alive-k Unai Alberro donostiarrari emango dio aukera. Gazteak sartzen doazenaren seinale.
Alberro-Alliez / Egiguren II-Enbil izango da hirugarren eta laugarren posturakoa jokatuko dutenak eta ostean Olharan-Minvielle eta Goikoetxea-I.Erkiaga neurtuko dira finalean.
Atzo aipatu lez, Minvielle Etcheto-ren ordezko lanetan arituko da Santi Brouard frontoian.
Aurrerantzarako bada albiste onik ere, Etcheto BINAKAKO final laurdenetarako prest egongo dela ziurtatu baitute medikuek. Erresonantziaren ostean, besoan apurketarik ez duela argitu da eta duen lesioa astebetean geldi egonaz hobetu eta puntuan egoteko bezalakoa dela argudiatuz.
Bestalde aipatu, Hossegor-en, Egiguren-ek hartu zuela Olha-ren lekua (iparraldekoaren zestarekin jokatu behar izan zuen, ikusle gisa joan baitzen bertara) eta final handi baten ostean galdu egin zuen 15-10/15-12.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago