JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

19/04/2014
MORESMAU-ERKIAGA ETA EGIGUREN II-ETCHEVERRY GARAILE HOSSEGOR-en

Bigarren PRO-AM lehiaketako finala jokatuko dute hilaren 25ean Hondarribian

Giro bikainean (450 ikusle) jokatu dira gaur JAI ALAI WORLD TOUR-eko bigarren ekitaldiko bi finalaurrekoak. HOSSEGOR-eko pilotalekuan PRO-AM lehiaketak jarraipena izan du eta ezustekoek ez dute tarterik izan.
MORESMAU-ERKIAGA eta EGIGUREN II-ETCHEVERRY bikoteek lortu dituzte garaipenak eta Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan jokatuko den finalean izango dira. Lehen bikoak, 15-10 bikoitz batekin garaitu du Korta-Lignau. Bi set-ak berdinak izan dira, hasiera parekatua baina bigarren zati nabarmena garaileen alde, batez ere, Ibai Erkiaga lekitxarraren nagusitzari ezker.
Bigarrenean, Egiguren II eta Etcheverry-k aixe irabazi dute lehen set-a (15-6) baina bigarrenean estutu ederra hartu dute hirugarrena ekiditeko. Treku eta Suso-k lehen zatian joku bikaina kantxaratu eta 14-14 berdindu dute. Halere, Treku-k pasa egin eta partidua ‘oparitu’ die Egiguren eta Etcheverry indartsuari.
HONDARRIBIA jada zai dago II.PRO-AM sariketaren finala ikusteko. Ostiralean, hilaren 25ean 20:00etan hasita, final nagusia. Jaialdia Korta-Lignau eta Treku-Suso-k irekiko dute, hauek hirugarren postuaren bila.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago